XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

* ARIKETA Plano-aldaketa eginda, plano zeihar bat proiektatzaile bertikala izatera pasarazi. Ikus 76. irudia.

a(a1-a2) plano zeiharra daukagu eta proiektatzaile bertikal izatera pasarazi nahi dugu.

Horretarako lehenbizi plano batek proiektatzaile bertikal izateko zein baldintza bete behar duen ikusi beharko dugu.

Baldintza hau, lurlerroa eta planoaren proiekzio horizontala elkarrekiko elkartzut izatea izango da.

Hau jakinda lurlerro berria eraikiko dugu, a1-ekiko elkartzuta, eta bere ondoan zein plano-aldaketa egin dugun idatziko dugu.

Proiekzio horizontala guk nahi dugun bezalakoa baldin bada, plano-aldaketa bertikala egingo dugu.

Horrela B1H idatziko dugu.

Traza bertikal berria N puntutik pasatuko da, bertan a1-ek L. L. berria ebakitzen duelarik.

Baina traza bertikala lortzeko bi puntu behar ditugu.

Lurlerroek elkar ebakitzen duten lekutik bi elkartzut eraikitzen dira.

Bat hasierako lurlerroarekiko, P (P`-P") lortuz (a planoko puntua) eta bestea lurlerro berriarena.

P puntuaren proiekzio bertikal berria lortzeko bigarren elkartzutaren gainera puntuaren kota eramango dugu, P"1 lortuz.

P"1 eta N puntuak lortuta, a`2 planoaren proiekzio bertikal berria lortuko dugu.

Ikusten denez, plano proiektatzaile bertikala da.